Roy Acuff
Roy Acuff | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Roy Claxton Acuff |
Jaiotza | Maynardville, 1903ko irailaren 15a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Nashville, 1992ko azaroaren 23a (89 urte) |
Hobiratze lekua | Spring Hill Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Central High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, egile abeslaria, musikagilea, music publisher (en) , politikaria eta biolin-jotzailea |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | countrya |
Musika instrumentua | biolina fiddlea ahotsa |
Diskoetxea | Conqueror Records (en) Columbia Records |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
Roy Claxton Acuff (Maynardsville, Tennessee, AEB, 1903ko irailaren 15a - Nashville, Tennessee, AEB, 1992ko azaroaren 23a) estatubatuar abeslari, biolin-jotzaile eta abesti-idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Country musikako errege izan zen urte askoan, Nashvilleko Grand Ole Opry jaialdian. Beisbolean aritu zen gaztetan, eta, istripu baten ondoren, bere kasa hasi zen jotzen; gero, The Tennessee Crackerjacks taldea sortu zuen; talde hori The Crazy Tennesseans bihurtu zen hurrena, eta The Smoky Mountain Boys, azkenik.
Acuffen tenor ahots ozen ederrak, haren abesteko era gospel-zuri sentiberak liluratu egiten zituen entzuleak. Acuffen abesti aipagarri batzuk: The Great Speckled Bird, Wabash, Cannonball, Wreck on the Highway, Night Train to Memphis, Fireball, Mail, Pins and Needles, The Precious Jewel, Steamboat Whistle Blues, The Great Shining Light, The Broken Heart, It´s Too Late to Worry eta Anymore.
1962an, 25 milioi disko saldu ondoren, Country Musikako Ohorezko Etxeko lehen kide bizi aukeratu zuten. Bizitzako Lorpenen Saria ere bereganatu zuen, 1987an, eta Arteetako Nazio domina, 1991n.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.